Segurnet
Jarduera ekonomikoa sor dezagun, pertsonen segurtasuna bermatuz
Informazio orokorra
Segurnet, pandemia errepikakorren testuinguruetan, pertsonen segurtasuna eta babesa bermatzeko merkatuan dauden benetako irtenbide guztiak eskaintzen dituen azoka profesionala da.
COVID-19-ak eragin zuzena izan du pertsonen harremanetan, bai lan-esparruan, bai pertsonalean, bai aisialdian.
Funtsezkoa da langileen, bezeroen eta zerbitzuen erabiltzaileen osasunaren babesa ziurtatzeko segurtasun-neurriak hartzea. Segurtasun-neurri horiek berekin dakarte langileen, bezeroen eta erabiltzaileen arteko lan-metodo eta harreman-metodo berriak izatea.
Segurnet azoka presentziala da, eta luzapen birtuala du, aurrez aurreko azokaren bi egunetan finkatu daitezkeen erakusketarien eta bisitarien arteko harremanak errazteko. Horretarako, tresna hauek erabiliko dira: online produktu katalogoa, bileren kudeaketa bideokonferentzia bidez edo aurrez aurre, zuzeneko informazioa eskatzea, etab.
Helburuak
Profesionalen (hornitzaileak, bezeroak eta erakundeak) arteko topaketa sustatzea, honako hauek lortzeko:
- Ikerketei, erakundeen laguntzei eta sektore bakoitzean jarraitu beharreko protokoloei buruzko informazioa zabaltzea.
- Hornitzaileen eta bezeroen arteko merkataritza-harremanak bultzatzea, helburu hauek lortzeko:
- Negozioa sortzea: hornitzaileen salmentak sustatzea
- Hornitzaileek kontaktu berriak egitea eta lehiatik bereiztea
- Enpresen egokitzapena erraztea, higiene- eta osasun-segurtasuneko baldintzak bete ditzaten.
Azoka presentziala luzapen birtualarekin